XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irudien itxuran sentsazioak jaso, erreproduzitu, eraldu eta konbinatu egiten dituen errepresentazio sentikorrezko barne sentimen honek badu zerikusirik oroimenarekin: adimenaren menpean dago baina sentimenezko oinarriak, irudiak, fantasmak ematen dituen heinean goimailako ezagutzari ere laguntzen dio.

4. OROIMENA ETA DENBORA

Hautematen duzun irudia, objektua, pertsona... nahiz eta zeuregandik urruti egon, oso hurbil duzu, zeure garunean daukazu.

Berarengandik apartatzen zintuen espazioa gainditu duzu eta atzeman egin duzu.

Oroimenak hautemateko garaian presente zegoenarekin jartzen du harremanetan, hau da, gainditu egiten du denbora.

Horrela, denborazko erreferentzi posibilitate honek bereizi egiten du irudimenetik; honek ere iragandako irudien gogoratzea dakarkigu, baina denborazko erreferentziarik gabe.

Oroimena, ordea, ez da atzeranzko begirada bakarrik edota iraganeak bertan goxo eginda gelditzea; etorkizunera ere begiratzen du oroimenak.

Oroimenaratzea ikaste-prozesuaren barruan sartzen da, eta prozesu honetako pauso guztiak ez dira asimilaziokoak edo bereganatzekoak:
1. Finkapena
2. Ahaztea
3. Gogoratzea
4. Berrezagutza.